iraken okupazioa

Bagdaden leherrarazitako bi bonba-autok 9 lagun hil dituzte eta Faluja gogor erasotzen ari dira AEBak

Bederatzi lagun hil dituzte gaur goizaldean Bagdaden bi bonba-auto leherrarazita. Hezkuntza ministerioaren inguruan aparkatuta zegoen auto bat leherrarazi dute, eta osasun zerbitzuetako iturriek jakinarazi dutenez, gutxienez bost zibil hil dira. Ia ordu berean beste bonba- auto batek eztanda egin du Bagdad eta Faluja artean dagoen Abu Grhaib auzoan. Eztanda horretan lau lagun hil dituzte. Bestalde, AEBak gogor ari dira Falujaren kontra. Hiri horretako biztanleak presaka alde egiten ari dira bertatik.

2004ko azaroaren 2a
13:49
Entzun
Iraken goizeko 09:30ak zirela izan dira bi leherketak. Bonba auto bat Bagdad erdialdean lehertu da, Hezkuntza Ministerioaren inguruan. Bost zibil hil dira eztanda horretan, eta sortutako kalte materialak ere izugarriak izan dira. Hezkuntza Ministerioko eraikinaren estrukturaren zati handi bat gainbehera etorri da.

Ia aldi berean, Bagdad eta Faluja artean dagoen Abu Grhaib auzoan beste auto-bonba bat leherrarazi dute, eta han, berriz, lau lagun hil dira.

Bestalde, Bagdad erdialdean etengabeak dira Irakeko erresistentziaren eta AEBetako soldaduen arteko borrokak.

Falujaren kontrako erasoa

Azken asteetan setiatuta izan dute AEBek Faluja. Setioari oldarraldiak jarraitu dio, eta bonbardaketak hasi dira. AEBek esan dutenez, helburu jakin batzuei egiten diete eraso. Baina kontuak kontu, bertako bizilagunak ihesi hasi dira, erabat izututa.

Irakeko osasun zerbitzuetako iturriek ez dakite zenbat biktima egon daitezken Falujako erasoan. Izan ere, anbulantziak ere ezin dira lasai ibili hiriko kaleetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.