TXETXENIA

Bahiketak gutxitu direla ziurtatu du presidenteak

Moskuren manuetara den Alu Alkhanoven arabera, hamar bahiketatik bat tropa errusiarrek egina da

AGENTZIAK
MOSKU
2005eko ekainaren 7a
00:00
Entzun
Txetxenian gaur egun gertatzen diren bahiketa eta jende desagerrarazteetatik %5 eta %10 bitartean, Errusiako Armadak eta segurtasun indarrek egindakoak direla aitortu zuen atzo Alu Alkhanov herrialdeko presidenteak. «Indar federalak egindakoak liratekeen bahiketen kopurua nabarmen gutxitu egin da, aurreko urteei alderatuta» adierazi zuen atzo Moskuren manupeko agintariak.

Alkhanoven arabera, desagertutako Txetxeniako herritar batzuk «krimen ikerketa zenbaitzuetan nahasitako lagunak» lirateke. Hala, urte honen hasieratik desagertutzat emandako 58 herrirretik 23 soilik egiaz halaxe zirela azaldu zuen Txetxeniako presidenteak.

Bahiketa gehiago atzo ere

Alkhanovek prentsaren aurrean egin zuen agerralditik ordu gutxira, baina, Grozni hiriburutik hurbil, Prigorodne herrian, sei gazte bahitu zituzten Errusiaren aldeko txetxeniar indarrek.

Giza eskubideen defentsarako erakundeen arabera, hain zuzen ere, indar hauek dira bahiketa gehienen egileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.