Bahrainen 48 mediku epaituko dituzte
MANAMA. Bahraingo auzitegi militar batek 48 mediku epaituko ditu, iragan otsailean lehertu ziren protestekin zerikusia dutelakoan. Gehienak martxoan atxilotu zituzten, eta lehengo astera arte ezin izan dira senideekin eta abokatuekin harremanetan jarri. Gizonezkoak auzitegira burua kaskamotz moztuta eraman dituzte, eta torturatu egin dituztela salatu dute.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu