Otsailaren 12an Minsken hitzartutako bake akordioak martxan jartzeko lantaldeak eratu ezean, Ukrainako Gobernuarekiko negoziazioak bertan behera uzteko prest agertu dira Donetsk eta Luhanskeko Herri Errepublikak.
«Itxurakeriak» utzi eta lau lantalde «berehala» martxan jartzea nahi dute matxino errusiazaleek. Gai ekonomikoak eta berreraikuntza, iheslariak eta giza laguntza, konstituzio erreforma eta hauteskundeak, eta segurtasuna dira landu beharreko gaiak. Petro Poroxenko Ukrainako presidenteak igandean esan zuen Konstituzioaren erreforman ez dela herrialdearen federalizazioa jasoko eta matxinoekin ez duela zertan negoziatu Konstituzioari buruz.
Bake negoziazioak hausteko mehatxua egin dute matxinoek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu