Thailandia

Bangkokeko bi aireportuak Gobernuaren kontrako manifestarien menpe

Salbuespen egoera ezarri du aireportu haietan Thailandiako Gobernuak. Guneok blokatuta dauzkatenez, hiritik atera ezinik daude milaka turista, tartean zenbait euskal herritar.

2008ko azaroaren 27a
13:21
Entzun 00:00:0000:00:00
Don Muang Bangkokeko bigarren aireportua hartu dute bart goizaldean Thailandiako Gobernuaren kontrako manifestariek, atzo Suvarnabhumi hiriburuko aireportu nagusia bezala. Hain zuzen ere, Suvarnabhumi oposizioko manifestariek blokatuta zutenez Don Muangera bideratuak zituen Thailandiako Gobernuak aire trafikoko funtzio nagusiak, baina esan bezala, bart goizaldean manifestariek hartu dute haren kontrola.

Ondorioz, Thailandiako bi aireportu nagusiak itxita daude eta milaka turista herrialdetik ezin aterata. Egoera horretan direnen artean badira zenbait euskal herritar.

Egoera hori dela-eta, salbuespen egoera ezarri du Somchai Wongsawat lehen ministroaren Gobernuak bi gune haietan. Oposizioak haren dimisioa eskatzen du protestak bertan behera uzteko, baina egoera larria izan arren halakorik ez duela egingo berretsi du Wongsawatek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.