Mundua

Barne eta Atzerri ministroak aldatu ditu Blairrek Ingalaterrako udal hauteskundeetako emaitza txarrei aurre egiteko

Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministroaren Alderdi Laboristak oso emaitza txarrak izan ditu Ingalaterrako udal hauteskunde partzialetan; ondorioz, Gobernuan aldaketak egin ditu Blairrek porrotari aurre egiteko asmoz: Charles Clarke Barne ministroa kargutik kendu eta John Reid jarri du haren ordez. Atzerri ministro, berriz, Margaret Beckett izango da, Jack Straw orain artekoa Laboristen buru izango baita Komunen Ganbaran.

2006ko maiatzaren 5a
12:50
Entzun
Udal hauteskundeak baino areago Blairren Gobernuaren inguruko erreferenduma izan dira atzoko bozak, eta porrot egin dute laboristek: hauteskundeak egin diren 176 udaletatik 163 zenbatuta daudela, 238 zinegotzi eta 18 udalen kontrola galdu dute laboristek; 24 udal geratu dira beren esku. Aldiz, kontserbadoreek 250 zinegotzi eta 12 udal irabazi dituzte, eta, horrenbestez, 67 dituzte guztira.

Alderdi Liberal Demokratak ez ditu inkestek iragartzen ziotena bezain emaitza onak izan: bi zinegotzi irabazi dituzte eta udal bat, eta 13rekin geratu dira. Aitzitik, BNP eskuin-muturrekoak eman du sorpresa, 13 zinegotzi eskuratu baititu. Berdeek 14 lortu dituzte.

Nolanahi ere, porrot handiena Blairren Alderdi Laboristarena izan da, eta horri aurre egiteko asmoz, gaur Gobernuan aldaketak egin ditu. Hala,Charles Clarke Barne ministroa kargutik kendu du, eta John Reide orain arteko Defentsako buru zena jarri du haren ordez. Izan ere, iritzi publikoan puntu asko galdu ditu Clarkek, preso atzerritarrak behar besteko kontrolik gabe aske utzi zituela zabaldu ondoren.

Jack Straw Atzerri ministroa ere kargutik kendu du, eta Margaret Beckett jari du haren lekuan. Hala ere, Strawk politikan jarraituko du, Laboristen taldeko buru izango baita Komunen Ganbaran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.