Irudia.Herrialde Katalanak

BARTZELONAN ERE, BAIEZKOAREN ALDE

2011ko apirilaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bartzelonan ere independentziaren aldeko hautua egin dute herritarrek; igandean egindako erreferendumean hamarretik bederatzik autodeterminazioaren aldeko botoa eman baitzuten —%89,7—. Parte hartzea %21,37koa izan zen; orotara 257.650 lagunek eman zuten botoa —immigranteek eta 16 urtetik beherakoek ere bozkatzeko aukera izan zuten—. 2009ko irailaren 13an egin zen aurreneko bozketa, Arenys de Munten, eta ordutik 553 galdeketa egin dituzte Katalunian. Horrek esan nahi du 885.000 lagunek parte hartu dutela orain arte galdeketetan. Irudian, Bartzelonako Gracia auzoan jarritako hauteslekua; auzo horretan izan zen parte hartze handiena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.