Bashir ez da berriro presidentetzan lehiatuko
KHARTUM. Sudanen agintean dagoen NCP alderdiak iragarri du Omar al Bashir presidenteakoraingo legegintzaldia azkena izango duela, eta ez dela lau urte barru izan behar duten hauteskundeetan aurkeztuko. Herrialdea demokratizatzeko urratsa dela azaldu du NCPk. Al Bashirrek 1989an hartu zuen boterea, estatu kolpe baten ondorioz. Hagako Auzitegiak gerra krimenak leporatu dizkio, Darfurko sarraskiengatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu