mundua

Batasun nazionaleko gobernua egingo du Humalak Perun

Presidente kargurako hautatu dute, %55eko babesarekin. Keiko Fujimorik %45ekoa lortu du.

2011ko ekainaren 6a
12:04
Entzun

Ollanta Humala Peruko presidente izango denak adierazi du "batasun nazionaleko gobernua" osatuko duela, "indar demokratikoek ordezkatutakoa", eta "gizartera irekita" egongo dela. "Aldaketa handia" biziko du Peruk, haren arabera, "eta hazkunde ekonomikoa izateko, gizarte arloa kontuan" hartuko duela hitz eman du. "Perun dirua egon badago, baina erantzukizunez erabiltzen jakin behar da, gizartean ezberdintasuna garaitzeko".

Atzo egin zituzten presidentzia hauteskundeak Perun, eta Humalak %55eko babesa lortu du. Keiko Fujimorik, berriz, %45ekoa.

Limako departamenduan —botoemaileen laurdena han bizi da—, Fujimorik %57 eskuratu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.