Azken egunotan lehertu den gatazkari aurre egiteko asmoz, batasun nazionaleko gobernua sortzea proposatu du gaur Mwai Kibaki Keniako presidenteak. Gobernu horretan indar politiko guztietako ordezkariek parte hartuko dutela agindu du. Jendayi Frazer AEBetako Estatu idazkariaren albokoarekin batzartu eta gero egin du propomsamena Kibakik.
Oposizioarentzat, ordea, hori ez da nahikoa: Kibakik presidente kargua uztea exijitzen dute, azken hauteskundeetan iruzurra izan zela eta Kibakik ez dagokion kargua betetzen duela uste baitute. "Ez dugu Kibakiren garaipena onartzen, abenduaren 30etik ez dagokion kargu bat betetzen ari da", adierazi du Raila Odinga oposizioko buruak.
Abenduaren 27ko hauteskundeen ondoren gatazka lehertu da Kenian: emaitza ofizialen arabera, Kibaki nagusitu da berriro eta presidente kargua hartu du bigarrenez. Oposizioaren arabera, iruzurra egin du Gobernuko alderdiak. Liskar horien ondorioz, 300 bat lagun hil dira eta 15.000 bat lagunek alde egin dute beren bizilekuetatik.
Mundua
Batasun nazionaleko gobernua sortzea proposatu du Keniako presidenteak
Konponbide bat lortzekoetan berak kargua uztea ezinbestekoa dela erantzun dio oposizioak. NBEren arabera, 300 bat lagun hil dira eta 15.000 batek beren etxeetatik alde egin dute hauteskundeen ondoren lehertu diren istiluen ondorioz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu