Al Kadhimija auzo ziitako Al Adala espetxe militarrean gertatu dira istiluak. Iturri ofizialen arabera, presoetako batek zaindarietako bati eraso, fusila ebatsi, eta beste zaindariei tiroka ekin dionean hasi dira. Horren ostean, ziegetatik kanpora zeuden beste preso batzuk ere zaindariak erasotzen hasi direla erantsi dute. Kartzela militarra denez, zaindariak Irakeko Armadako soldaduak dira.
Iturri ofizialek erantsi dute, presoen oldarraldia "kontrola ezina" zenez soldaduek batera eta bestera tiroka ekin diotela, haiek menpean hartzeko. Azkenean bederatzi lagun hil dira gutxienez.
Al Adala kartzela militarrean dauden preso gehienak talde erreboltarietako ustezko kideak dira, batik bat, milizia sunitakoak.
Irak