Bederatzi mahai, Habanan herritarren ahotsa entzuteko

2012ko azaroaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bederatzi bildune. Kolonbiako Kongresuaren Bake Batzordeak eta Nazio Batuen Erakundeko Bakerako goi mandatariak antolatu dituzte, herrialdea bederatzi eremutan banatu eta eremu bakoitzeko Bake Mahai antolatuta. Mahai horietan adostutako eskaerak Habanara bidaltzeko, Santosen Gobernuaren eta FARCen arteko negoziazio mahaira. Urriaren 24an bildu zen lehen mahaia, Sincelejon; ostegunean orain arteko azkena —zortzigarrena—, Bucaramangan. Ehunka lagun bi egunez bildu dira guztietan. Lurraren kudeaketak bake bidean daukan garrantzia nabarmen agertu da mahai guztietan. Bogota hiriburuan bilduko da azken Bake Mahaia, bihar eta etzi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.