Brasil

Bederatzi urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri diote Lulari

Brasilgo petrolio konpainia publikoaren ustelkeria auziarekin lotuta zigortu dute estatuburu izandakoa.

Luiz Inacio da Silva presidente ohia, atxiboko irudi batean. FERNANDO BIZERRA JR, EFE
2017ko uztailaren 12a
13:25
Entzun

Ustelkeria eta dirua zuritzea egotzita, bederatzi urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri dio lehen instantziako epaitegi batek Luiz Inacio da Silva Lula presidente ohiari. Sergio Moro epaileak hartu du erabakia, Brasilgo petrolio konpainia publikoarekin lotutako ustelkeria sarea ikertu ostean.

Iazko martxoan, epailearen aginduz, estatuburu ohiaren eta haren familiaren jabetzak arakatu zituen Poliziak. Lula bera ere galdekatu zuten ia hiru orduz, baina aske utzi zuten deklaratu ostean.

Iazko urte bukaeran, Brasilgo Parlamentuak ebatzi zuen Dilma Rousseff presidenteak eta presidente ohiak ez zutela zerikusirik ustelkeria auziarekin. Baina handik gutxira, akusatuak eta lekukoak erosi izana leporatu zion Petrobras auziko lekuko batek Lulari. Hark, ordea, ukatu egin zituen bere aurkako salaketak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.