Behatzaileek gardentasuna nabarmendu dute bozetan

2012ko uztailaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
AEE Amerikako Estatuen Erakundeak Mexikoko bozetan «lasaitasuna, errespetua eta ordena» nabarmendu ditu. Hauteskunde prozesua «arrakastatsua» izan dela adierazi du erakundeko kide Cesar Gaviriak, Kolonbiako presidente ohiak. Nazioarteko 900 behatzaile egon dira bozak zaintzen, tartean ezker abertzaleko ordezkari Asier Altuna. Dena den, guztia ez da lasaia izan bozetan. Chiapaseko Rincon Chamulan, hiru lagun hil eta beste hiru zauritu zituzten bozkaleku batean. PRI Alderdi Iraultzaile Instituzionaleko eta PVEM alderdi ekologistako jarraitzaileen artean piztu ziren liskarrak. Lekukoen hitzetan, alderdi horietako herriko hautagaiek eztabaida sustatu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.