Joseph Ratzinger Benedikto XVI.a eliza katolikoaren aita santuak lehengo astean Australiara egindako bisitan atxilotu zuten frantziar bat espetxean hilda aurkitu dute, Frantziako kontsulatuko iturriek gaur esan dutenez.
Herve Youdom 27 urteko frantziarra da hildakoa, eta ekainaren 18an iritsi zen Australiara. Turismoa egitera joan zen hara, kontsulatuak dioenez. Silverwater kartzelan sartu zuten duela egun batzuk.
Uztailaren 15etik 20ra bitartean Gazteriaren Munduko Jardunaldiak egin zituzten Sidneyn, eta 225.000 lagunek hartu zuten parte. Bertan izandako jarreragatik atzeman zuten Youdom.
Agintariek Benedikto XVI.aren bisitaren aurretik iragarri zuten isunak eta zigorrak ezarriko zizkietela "beren jarrerarekin Gazteriaren Munduko Jardunaldiko parte hartzaileei irain" egiten zieten lagunei. Horrela eliza katolikoaren ibilbidearen kontrakoen protestak isilarazi nahi izan zituen Gobernuak.
Mundua
Benedikto XVI.ak Australiara egindako bisitan atxilotutako frantziar turista bat hil da kartzelan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu