Mundua

Benetako IRAk bonba-autoa zartarazi du Irlanda iparraldean, Erresuma Batuko Armadaren kuartel baten ondoan

Gauerdian egin du atentatua, Irlanda iparraldeko erakundeak hain eztabaidatuak izan diren justizia eta poliziaren gaineko eskumenen jabe egin diren unean. Adineko gizon bat zauritu da, baina arin.

2010eko apirilaren 12a
23:13
Entzun
Benetako IRAk bonba-auto bat zartarazi du bart gauerdian Irlanda iparraldeko Holywood herrian, Erresuma Batuko Armadaren kuartel baten ondoan -MI5 inteligentzia zerbitzuek han dute egoitza nagusia-. Aurretik abisua eman dute eta, ondorioz, kuarteleko kideak eta inguruko bizilagunak ateratzeko modua izan da. Nolanahi ere, inguruan zebilen adineko gizon bat harrapatu du eztandak, eta zauri arinak eragin dizkio. Bere gain hartu du Benetako IRAk erasoa.

Eztabaida eta arazo luzeen ondoren, bart gauerdian egin dira Irlanda iparraldeko erakundeak justizia eta poliziaren gaineko eskumenen jabe, eta, ondorioz, erasoaren egileek, prozesu horren aurka daudela adierazi nahi izan dutela uste da.

Negoziazio luze eta neketsuen ondoren, indar politiko errepublikanoak eta unionistak Ostiral Santuko Bake Akordioak sinatu zituzten 1998ko apirilean. Benetako IRAk negoziazioak errefusatu zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.