hilberria

Benjamin Bradlee hil da, 'Watergate auzia' ezagutarazten lagundu zuen editorea

Washingtonen zendu da; 93 urte zituen. Alzheimerren gaitza eta dementzia zituen.

Benjamin Bradlee, apirilean. JOE MARQUETTE / EFE
2014ko urriaren 22a
20:26
Entzun 00:00:0000:00:00

The Washington Post egunkarian jardun zuen 26 urtez. Erredakzioaren buru zenean Carl Bernstein eta Bob Woodward kazetariek Watergate afera jorratu zuten, eta Bradlee arduratu zen lan hura ikuskatzeaz, editore gisa. Richard Nixon AEBetako presidentea dimisioa ematera behartu zuen Watergate auzia-k; afera ageriratu ondoren, mundu mailako erreferenteetako bat bilakatu zen kazeta.

Egunkarian aritu zen azken 23 urteetan, egunkariaren argitaraldia 446.000 aletik 802.000 alera igo zen, eta 23 Pulitzer sari irabazi zituen.

Barack Obama AEBetako presidenteak ohar bat kaleratu du haren heriotzaren ondotik. "Kontatu behar ziren istorioak kontatu zituen; gure mundua eta gure burua apur bat hobeto ezagutzen lagundu ziguten istorio horiek".


 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.