Igandean Guatemalan egin ziren boz presidentzialetan Aliantza Nazionaleko Oscar Berger izan da garaile Hauteskundeetarako Epaitegi Gorenak atzo eskainitako prentsaurrekoan adierazi zuenez. Artean, bozen %94,20 zituzten zenbatuta informazioa plazaratu zutenean.
Bergerrek Esperantzaren Batasun Nazionaleko Alvaro Colom garaitu zuen. Colomen alderdiak bozen %54,16a lortu zituen.Bozen %5,80a zenbatu gabe egon arren, Hauteskundeetako Epaitegi Goreneko lehendakariak Oscar Bolañosek adierazi zuenez, «joerak bere horretan jarraituko du».Igandean hauteskunde presidentzialisten bigarren itzulia egin zuten Guatemalan. Pasa den azaroaren 9an egin zen lehen itzulian Berger eta Colom izan ziren hautagai bozkatuenak. Oraingoan, baina, parte- hartze baxuagoa izan da.«Jarraitzaileei esker lortu dugu irabaztea. Jende guztiaren ahalegina eskertzen dut», adierazi zuen Bergerrek garaipenaren berri izan orduko. Bere aurkaria den Colomi bere taldera gehitzeko gonbita ere luzatu zion Berger garaileak atzoko agerraldian.Gutemala txirotasunetik eta segurtasun ezatik ateratzeko deialdia egin zien Bergerrek sektore guztiei. Colomek, berriz, osoko emaitzak jakin arte ez zuen hitz egin nahi izan.
GUATEMALA
Berger izango da presidentea, bozetan nagusitu ostean
Lehendakaria aukeratzeko hauteskundeen bigarren itzulian parte-hartze baxua izan zen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu