Berlusconi txalo artean jaso dute herritarrek Lampedusan
Lampedusan harrera beroa egin zioten atzo Silvio Berlusconiri. Italiako lehen ministroa txalo artean jaso zuten bertako herritarrek, ezen uhartea «48 eta 60 orduko» epean «hustu» egingo duela hitzeman zuen. Lampedusak «demokrazia eta askatasunik gabeko mundu baten» eta «demokrazia eta ongizatea» dagoen mendebaldearen arteko muga ezartzen duela adierazi zuen. Lampedusa Bakearen Nobel saria jasotzeko proposatu zuen, eta uhartean etxe bat erosi duela aitortu; «ni ere lampedusatarra naiz». Uharteak 25 kilometro koadro ditu, eta gaur egun gehiago dira han dauden immigranteak —6.500— bertako herritarrak baino —5.500—. Tunisiatik 113 kilometrora dago Lampedusa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu