italia

Berlusconik erietxean segituko du, atzo aurpegian erasoa jaso ostean

Italiako presidentea estatua txiki batekin jo zuten, Milanen, eta masailean eta ezpainean kolpe handia du, sudurra apurtua eta bi hortz hautsita. Dena den, ez diote ebakuntzarik egingo.

2009ko abenduaren 14a
12:31
Entzun
Silvio Berlusconi Italiako presidenteari atzo eraso egin zioten aurpegian, masailean eta ezpainean kolpe handia dauka, sudurra apurtua, bi hortz hautsita, erietxean sartu zuten, eta gaur Alberto Zangrillo medikuak jakinarazi du bihar arte-edo edukiko dutela bertan. Hala ere, ez diote ebakuntzarik egingo. "Presidenteak ez zuen kordea galdu, baina beste ordu batzuez egon beharko du hemen", adierazi du medikuak. Hogei bat egun beharko ditu osatzeko.

Milanen izan zen gertaera, Duomo plazan, Berlusconik hitzaldia eman ondotik. Autora bidean bere jarraitzaileak agurtzen ari zen, eta ustez 42 urteko gizonezko batek jo zuen, estatua txiki batekin. Poliziak atzeman egin zuen -ez du delitu aurrekaririk-.

San Raffaele erietxean daukate Italiako presidentea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.