Italiako Parlamentuak baiezkoa eman dio lehen ministroari eta Estatuko beste lau goi karguri immunitatea ematen dien legeari. Oposizioak, Silvio BerlusconiItaliako lehen ministroaren neurrira egindako legea dela salatu du. Izan ere, bi ustelkeria kasutan inputatuta dago, eta Senatuak lege horri baiezkoa emango balio, Berlusconik ez luke Justiziaren aurrean erantzun beharko.
Hala eta guztiz ere, Berlusconik era honetako legea proposatzen duen bigarren aldia da. Lehenengo ahalegina 2004an egin zuen, eta orduan ereParlamentuak legea onartu egin zuen. Baina Italiako Epaitegi Konstituzionalak baliogabetu egin zuen, berdintasun eskubidea urratzen zuelako.