Bernard Law hil da, Bostongo pederastia kasuak ezkutatu zituen kardinala

Bostongo apaizek haurren kontra eginiko sexu abusuak ezkutatu zituen Bernard Lawek, hiriko artzapezpikua zela. The Globe egunkariak atera zuen kasua argitara.

Bernard Law, Botongo kardinal ohia. MAURIZIO BRAMBATTI / EFE
Iosu Alberdi.
2017ko abenduaren 20a
14:16
Entzun

Bernard Law, Bostongo artzapezpiku ohia gaur goizean hil da Erroman, 86 urte zituela. Lawek Bostongo apaizen ehunka pederastia kasu ezkutatu zituen, 1984 eta 2002 urteen artean, hiriko artzapezpiku zela. Eliza katolikoaren barruan gertatutako eskandalu handienetako bat izan zen hori. Ordutik, Eliza katolikoaren babespean jarraitu zuen Vatikanoan, eta ez zuen inoiz AEBetako justiziarekin kolaboratu.

The Globe egunkariak argitaratu zuen Bostongo apaizen pederastia kasua, eta eskandaluaren "figura zentraltzat" jo zuen Law. Urte horietan apaizen aurkako neurririk ez hartzea leporatu zitzaion, eta horiek elizaz aldatzera mugatu izana. Era horretan, Elizak haurren aurkako abusuen aurrean izaniko isiltasunaren ikur bilakatu zen.

Eskandalua publiko egin zenean dimisioa eman zuen, baina Juan Pablo II.ak Erromako Santa Handiena basilikako artzapez izendatu zuen, eta kargu hori izan zuen Benedikto XVI.ak 2011an kargugabetu zuen arte. Law Vatikanoan bizi izan zen ordutik.

Bostongo pederastia kasuak 2015. urtean hartu zuen indarra berriz, Spotlight filmak The Globeko kazetarien lana pantaila handira eraman zuenean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.