Berotegi efektua sortzen duten gasak inoiz baino gehiago ugaritu dira

Batez ere giza ekintzek sortzen duten metano isurketa %158 igo da 1750. urtetik gaur egun arte

Erredakzioa
2010eko azaroaren 25a
00:00
Entzun
Berotegi efektua sortzen duten gas kopuruak atmosferan duten presentziak errekorra hautsi zuen 2009an. Munduko Meteorologia Erakundeak atzo kaleratu zuen urteroko txostenaren arabera, atmosferak duen karbono dioxido, metano eta oxido nitroso kopurua 1990ean baino %27,5 handiagoa izan zen iaz. Zehazki, hiru horiexek dira berotegi efektuan zuzenen eragiten duten gasak.

Hain zuzen ere, datorren astelehenean klima aldaketari buruzko biltzarra hasiko du NBE Nazio Batuen Erakundeak Cancunen (Mexiko). Han, gasen isurketa nola murriztu eta berotegi efektuari nola aurre egin eztabaidatu beharko dute estatuek.

Neurriak hartu beharra

Michael Jarraud Munduko Meteorologia Erakundeko idazkari nagusiaren arabera, ezinbestekoa da mundu osoko neurriak hartzea. «Orain artean neurririk hartu izan ez balitz atmosferako gas kaltegarri kopurua handiagoa izango litzateke».

XVIII. mendea baino lehenagoko 10.000 urteetan atmosferan zegoen karbono dioxido kopurua berdintsu mantendu zen. Industrializazioaren eraginez, ordea, %38 gehitu da kopurua 1750etik hona. Berotegi efektua eragiten duten gasen artean, karbono dioxidoa da gehien hedatu dena.

Bigarrena metanoa da. 1750etik %158 gehitu da. Jarraudek adierazi zuenez, giza ekintzek sortzen dute batez ere metanoa: abeltzaintzak, arroz laborantzak eta zabortegiek, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.