Al Kaedaren erasoen beldur zirela-eta, Ameriketako Estatu Batuek (AEB), Erresuma Batuak (EB) eta Frantziak aurreko egunetan itxi egin zituzten euren enbaxadak Yemenen, baina gaur berriro ireki dituzte, bestelako arrazoirik eman gabe. AEBk eta EBk herenegun itxi zituzten ateak, Frantziak atzo.
Azken biek kontsulatuaren arloa ez dute zabaldu, ordea.
Hirurek eman dizkiete Yemenen bizi diren euren erkideei segurtasun neurriak handitzeko aholkuak.
mundua