Presoak-Afganistan

Berrogei preso talibanek segurtasun handiko espetxe batetik ihes egin dute

Berrogei preso taliban baino gehiagok Afganistan hegoaldean dagoen Kandahar hiriko segurtasun handiko espetxetik ihes egiten dute kartzelako tunel bat erabiliz. Yusaf Pastum herrialde horrelako gobernadoreak adierazi duenez, ostiraletik larunbaterako gauean ihes egin dute talibanek eta bost espetxe zaindari ere falta direla nabarmendu du. "Zaindariek ihes egiten lagundu diete ziurrenik. Gertaera oso larria da eta orain ikerketa zabaldu beharko dugu", azpimarratu du Pastumek.

2003ko urriaren 11
18:28
Entzun 00:00:0000:00:00
Espetxe arduradunak gaur goizean ohartu dira ihesaldiaz, baita hilabetez presoek egindako hamar metro tunel ere. Espetxe horretan 400 preso inguru daude, horietatik 60 talibanak. Ihes egin duten presoen artean Kandahar inguruko familia taliban garrantzitsuetako kideak daude. Horiek izan ziren 1996tik 2001era Afganistango Gobernuan agintean egon direnak, Amerikako Estatu Batuek bonbardatu zituzten arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.