MUNDUA

Berta Caceres Hondurasko ekintzailea hil dute, tiroz

Ingurumenaren eta indigenen eskubideen alde eta transnazionalen aurkako borrokan jardun zuen.

Berta Caceres. GOLDMANPRIZE.ORG
2016ko martxoaren 3a
12:46
Entzun

Berta Caceres ingurumenaren aldeko ekintzaile hondurastarra bart gauean hil dute, La Esperanzan, Hondurasen. Komunitate lencako eta nekazari mugimenduetako buru zen, eta giza eskubideen defendatzailea ere bai. 2015eko apirilean, Goldman ingurumen saria eman zioten.

Agua Zarca presaren aurkako borrokan antolatu zuen lenca komunitate indigena, eta hark abiatutako kanpainari esker lortu zuten Txinako Sinohydro enpresa eta Munduko Bankua proiektu hartatik irtetea.

Caceresek berak komunitate indigena horretako buru ugariren hilketak salatu zituen joan den astean. Berak ere mehatxuak jasotzen zituela ohartarazi zuen. 2002tik 2014ra bitartean, ingurumenaren aldeko 111 ekintzaile hil dituzte Hondurasen. Iaz, berriz, 116 izan ziren hildakoak mundu guztian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.