Beste ake proposamen bat iragarri du Ocalanek

PKK-ko buruzagiak Konstituzioa aldatu eta kurduen eskubideak bermatzea proposatuko dio Turkiari

Erredakzioa
2009ko uztailaren 28a
00:00
Entzun
Abuztuaren 15ean du aurkeztekoa bake proposamena PKK Kurdistango Langileen Alderdiko buruzagi historikoak. Hurriyet egunkariak azaldu duenez, Abdula Ocalanen asmoa da Konstituzioa aldatu eta gutxiengoen eskubideak bermatzea, eta, hala, Turkiako Gobernuaren eta kurduen arteko bake akordioa bultzatzea.

«Liskarrak, indarkeria eta heriotza ez dira nire logikaren parte. Nire oinarriak politika demokratikoa eta askatasuna dira. Muturreko demokrata naiz», azaldu dio Ocalanek kazetari. Ankarak ez dio oraingoz proposamenari erantzun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.