BESTE BATASUNA. Estatutuaz ebazpenik eman ez izana zuritu nahi izan du Konstituzionalak

Publikoki justifikatu izana ezohikoa dela eta, zilegitasunik ez duen erakundea berritzeko eskatu du ERCk

Erredakzioa
2008ko irailaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak orain arte egin ez duen zerbait egin du aste honetan: Kataluniako Estatutuaren harira aurkeztu diren helegiteen inguruan oraindik iritzia agertu ez izana justifikatu du. Bi urte pasatu badira ere, orotara zazpi helegite aurkeztu direla eta legeak ezartzen dituen epeak errespetatu dituela argudiatu du Konstituzionalak. ERC Esquerra Republicana de Catalunyaren hitzetan, justifikazio horrek indartu baino ez du egiten erakundearen zilegitasun eza, eta goitik behera berritzeko deia egin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.