BESTE BATASUNA. Finantzaketa ekonomikoaren sisteman adostear da Katalunia

ERC ez dago guztiz ados, eta ondorengo egunetan adostutakoa aztertu eta emango du erabakitakoaren berri

2009ko uztailaren 11
00:00
Entzun
Katalunia finantzaketa autonomikoa berresteko bidean da, herenegun Espainiako Gobernuko Ekonomia ministro Elena Salgadok eta Generalitateko Ekonomia kontseilari Antoni Castellsek Madrilen eginiko bileran lortutako akordioa aintzat hartzen bada, behintzat. «Akordioa erabakigarria izan da», adierazi zuen, pozik, Kataluniako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun kontseilariak. PSC Kataluniako Alderdi Sozialistarekin hiruko gobernua osatzen duten beste bi alderdiek irizten diotenaren zain egon beharko dute hurrengo egunetan. Oraingoz, ICV Iniciativa per Catalunya gustura agertu da, eta hitzarmena «gertu» dagoela, eta asteburuan «ixtea» espero dutela adierazi du Joan Saura Barne eta Harreman Instituzionalen kontseilariak. ERCEsquerra Republicana de Catalunyako iturriek urte bateko luzapena onartzeko aukera jarri dute mahai gainean, modu horretan sistema berriari erabateko etekinak ateratzeko asmoz. Alderdiko presidente Joan Puigcercos mesfidati azaldu da adostutako hainbat punturekin, mossoak finantzaketaren banaketaren zati izango direla esaten duen puntuarekin, adibidez. Hala ere, errepublikanoek ondorengo egunetan gogoetak egiteko astia izango dute, gobernuak itun ofiziala bidaltzen duen arte, alegia.

Iragan astean izandako isiltasuna hautsi zuen kontseilariak Salgadorekin bildu baino lehen eginiko adierazpenetan, eta azken asteetan adostasuna lortzeko«aurrerapenak» izan direla esan zuen. Gobernuko iturrien arabera, adostasuna izan da kopuruaren eta ereduaren inguruan. Azken horren harira, badirudi inongo arazorik gabe ereduaren aplikazioak hirugarren urterako 3.000 milioi euro aise gaindituko dituela eta haietatik justiziarako eta mossoentzako diru kopuru finko bat bideratuko dela. Aipaturiko bi eskuduntza horiek bereizten dute Katalunia beste autonomietatik. Generalitatea lau urtean akordioa mailaz maila betetzearen aldeko azaldu da, eta ez Estatutuak ezartzen dituen hiru urteen alde.

Ereduari dagokionez, berriz, Castellsek Salgadori emandako baietzak oztopo handienak gainditzea dakar, hau da, funtsezko zerbitzuak maila berean jartzea. Izan ere, Kataluniak gainontzeko autonomiei elkartasuna eskainiko die, baina inondik ere batez bestekotik behera geldituz. Bestalde, kontseilariak esan du akordio egokia, zifraz haratago, ereduaren eraginkortasunean oinarritu behar dela, eta aitortu du orain aste batzuk «ezinezkoa» zirudien adostasuna lortzekotan daudela.

Espainiako Gobernuko presidente Jose Luis Rodriguez Zapaterok, berriz, exekutibo zentralaren eta Generalitatearen arteko elkarrizketek «arrakasta» izango dutela, eta erkidego autonomo guztientzat «onuragarria» izango dela adierazi du L'Aquilan (Italia), G8koen goi bileraren amaieran emandako prentsaurrekoan.Generalitateko presidente Jose Montillarekin izandako telefono elkarrizketan, lorturiko akordioez «gogobeteta» dagoela, eta hura Kataluniarentzat «aberasgarria» izango dela esan du Zapaterok. Horretaz gain, gaineratu du eredu berriaren helburu nagusiak erkidegoek dituzten baliabideak «areagotzea» eta sistema ahalik eta «bidezkoena» izatea direla

Katalunia eredu NBErentzat

NBE Nazio Batuen Erakundeak, bestetik, Katalunia «deszentralizazioaren» eredu gisa aurkeztu du. Haren arabera, herrialdeak erakutsi du deszentralizazio politikoak «indarkeriazko gatazkak saihesteko» funtziona dezakeela. NBEk, Kataluniako BakerakoInstitutuak eta Generalitateko Giza Eskubideen Sustapen Bulegoak antolatutako topaketetan bake misioetan aritu diren adituek eman dute euren ikuspuntua. Bertan hainbat herrialdeetan izan diren bake ekimenak aztertu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.