Espainiako Poliziak herenegun gauean atxilotutako bi gazte independentista galiziarrak kartzelatu egin dituzte; horietako bat adingabea da, eta adingabeen zentro batera eraman dute. Espainiako Auzitegi Nazionalak deklarazio hartu ostean hartu ditu preso bi gazteak. Fiskaltzak terrorismo delitua leporatzen die bi gazteei; atxilotu zituzten unean autoan lehergailuak zituzten-bost litro gasolio, petardoak, sei botila gas eta koktel molotov bat-.
Ceivar taldeak salatu du bi gazteen etxeak miatu dituztela eta horietako bat hainbat orduz inkomunikatuta izan dutela. Galizian hainbat protesta egin zituzten atzo atxiloketak gaitzesteko.