BESTE BATASUNA.

BESTE BATASUNA. larunbata

2004ko azaroaren 20a
00:00
Entzun
Korsika: Frantziako Poliziak Clandestini Corsi talde armatuko ustezko 10 ekintzaile atxilotu zituen Bastian eta inguruko herrietan. Bestalde, hiru opor etxeren kontrako bonba erasoak egin zituzten goizaldean, Cargese herrian.

 

asteartea





Herrialde Katalanak: Bloc Nacionalista Valencia talde abertzaleak salatu zuen Valentziako Estatutuaren erreforma eztabaidatzeko Legebiltzarrak igorri zion gonbidapena soilik gaztelaniaz zegoela. Valentziako Gobernuan den «PP Alderdi Popularraren hipokresia izugarria» gaitzetsi zuen Blocek, katalaneraren aurrean «valentziera hizkuntzatzat jo bai, baina gero ez du erabiltzen».

 

asteazkena





Eskozia: Eskoziako gaelikoaren aldeko Comann na mParant taldeak eskatu zuen ikastetxeetan Eskoziako jatorrizko hizkuntzak ingelesaren pareko estatusa izatea eta Gaelikoaren Lege proiektuak hori bermatzeko.

 

osteguna





Galizia: Espainiako Senatuko presidente Javier Rojok iragarri zuen otsailetik aitzina senatari galiziarrek bertan galizieraz hitz egin ahal izango dutela, «baina salbuespen batzuekin». Alta, araudia aldatu beharko dute.

 

ostirala





Herrialde Katalanak: EBko Kontseiluak «katalaneraren batasuna» aintzat hartu zuen. Horren aurrean, eta Espainiako Gobernuak EBri «katalanera bat» dela esan zionez, Esquerra Republicana de Catalunyak iragarri zuen Madrilek 2005erako dituen aurrekontuen alde bozkatuko duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.