BESTE BATASUNA. Udal barrutietan nikaba eta burka eramatea debekatu du Lleidak

ERC eta ICVren babesik gabe hartu du udalak erabakia; komunitate musulmanak iragarri du auzitara joko duela

Erredakzioa
2010eko maiatzaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Aurrerantzean Lleidako Udalarenak diren esparruetan ezin izango da ez burkarik ez eta nikabik ere eraman. Hala erabaki zuen atzo udal batzordeak. Halako erabaki bat hartu duen Herrialde Katalanetako lehen udala da Lleidakoa. ERC Esquerra Republicana de Catalunyako bi ordezkariak abstenitu egin dira eta ICV Iniciativa per Catalunya-Verdseko ordezkariak erabakiaren aurkako botoa eman du. Azken horrek salatu du neurria ez dela beharrezkoa eta kontrako eragina izango duela. Komunitate musulmanak, bestetik, Auzitegi Konstituzionalera joko duela iragarri du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.