Israelgo itsas armadak bost miliziano palestinar hil ditu gaur Gazan (Palestina), hemengo medikuen iturriek jakinarazi dutenez. Israelek erantzun du bere kontrako erasoa egin nahi zutela palestinarrek itsasoz, eta horregatik egin duela tiro. "Eraso terrorista bat eragotzi dugu", esan du.
Al Fata Palestinako erakundeko kideak dira hildakoak, Al Aksa taldekoak, eta, haren arabera, entsegua egiten ari ziren.
Gaza erdialdean izan dira hilketak, Nuseirat barrutian.
Sarri-sarri hiltzen ditu palestinarrak Israelek, ofizialki bi aldeak su-etenean dauden arren.
munduA