mundua

Beste hiru palestinar hil ditu Israelek

2011ko apirilaren 9a
15:55
Entzun 00:00:0000:00:00

Israelgo armadaren hegazkinek Gaza (Palestina) bonbardatu eta beste hiru palestinar hil dituzte gaur. Palestinako mediku zerbitzuen arabera, hiru hildakoak ekintzaileak dira. Haiek zihoazen autoa Israelen misil batek jo du, eta berehala zendu dira.

Israelek esan du Gazatik atzo suziriak bota zituztela bere lurraldera —ez zen inor hil— eta horregatik erantzun duela.

Azkeneko egunetan, hamazazpi palestinar hil ditu —11 ekintzaile eta sei zibil—. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.