Lehergailuz beteta zegoen ibilgailu bat zartatu da bart goizaldean Dagestan mendebaldean, eta eztandaren ondorioz, bi gizonezko hil dira eta beste bat larri zauritu. Errusiako agintarien arabera, lehergailuak istripuz egin du eztanda, eta atentatu bat egiteko prestatutako ibilgailu bat zela iradoki dute.
Atzo bi atentatu suizida izan ziren Ipar Kaukasoko errepublika errusiar horretan, Txetxeniako mugatik hurbil eta hamabi lagun hil ziren. Astelehenean, berriz, Moskuko metroari eraso zioten bi emakume suizidak eta 39 bidaiari hil zituzten. Txetxeniako gerrillarien buruak bere gain hartu zituen atzo atentatu horiek, eta Errusiako agintariek haiei egoitzi dizkiete, halaber, Dagestango atzoko erasoak.
Hain zuzen ere, gaur egingo dituzte astelehenean Moskuko atentatuetan hildakoen hiletak.
Mundua
Beste leherketa bat Dagestanen
Lehergaiz betetako ibilgailu batek egin du eztanda, agi denez, istripuz. Bi gizonezko hil dira eta beste bat larri zauritu. Atzo bi atentatu suizida izan ziren Ipar Kaukasoko Errusiaren menpeko errepublika horretan, Txetxeniako mugatik hurbil.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu