Federico Jimenez Losantos Cope Espainiako irrati kateko kazetariari beste zigor bat jarri dio gaur Madrilgo Epaitegiak: ehun mila euroko kalte-ordaina eman beharko dio Jose Antonio Zarzalejos ABC Espainiako egunkariko zuzendari izandakoari, hainbat irainen bidez honen "ohoreari kalte" egin diolakoan. Zarzalejosek 600.000 euroko kalte-ordaina eskatu zuen.
Halaber, El Pais, El Mundo eta ABC egunkarietan epaiaren berri eman beharko du Losantosek, iragarki bezala, eta bere irratsaioan hiru aldiz irakurri beharko du.
Duela aste batzuk ere zigortu zuen epaitegiak kazetaria, Alberto Ruiz Gallardon (PP) Madrilgo alkatearen kontrako irainengatik. 36.000 euroko isuna jarri zion. Losantosek adierazi zuen kritikatzen jarraituko zuela, "dirutan oso merke ateratzen delako".
Komunikabideak
Beste zigor bat Federico Jimenez Losantosentzat
Copeko kazetariak ehun mila euroko isuna ordaindu beharko dio Zarzalejos 'ABC' egunkariko zuzendari ohiari, honen "ohoreari kalte" egin diolakoan. Gallardon Madrilgo alkatea iraintzeagatik ere zigortu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu