Libia

Beste zortzi lagun hil dituzte Gaddafiren indarrek Misratan

2011ko apirilaren 15a
12:50
Entzun

Muammar Gaddafiren indarrek Misrata gogor bonbardatzen jarraitu dute, eta gaur zortzi matxino hil dituzte. Al Jazeerak jakinarazi duenez, Gaddafiren armadak 120 suziri inguru bota ditu, eta hildakoez gain zazpi lagun zauritu dituzte, tartean haurrak eta agureak.

Atzo ere Gaddafiren indarrek gogor erasotu zuten altxatuen gotorlekua, eta 23 hildako eragin zituzten. Hildakoak ogia erosteko zain zeuden, Al Jazeerak esandakoaren arabera.

Gaddafi gogorrago erasotzeko eskatu diote matxinoek NATOri.

Al Qaedak NATOren aurka borrokatzeko eskatu du

Webgune islamistak aztertzen dituen SITE inteligentzia zerbitzuek jakinarazi dutenez, Al Qaedak deia luzatu du Afrika iparraldean NATOren aurka borrokatzeko. Aiman al Zauahri Al Qaedako buruak egin du borrokarako deia SITEren arabera. "Libiako, Tunisiako, Aljeriako eta herrialde musulmanetako anaiei deia egin nahi diet. Amerikarrak eta NATOko indarrak Libian sartzen badira, Egiptoko, Tunisiako, Aljeriako eta beste herrietako bizilagunek altxa egin beharko dute, bai Gaddafiren mertzenarioen aurka, baita ere NATOren aurka". Al Zauahriren mezua NATO Libian sartu aurretikakoa dela uste du SITEk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.