13:45ean (10:45 Euskal Herrian) iritsi da Benazir Bhutto Pakistango lehen ministro ohiaren hegazkina Karachiko aireportura, 8 urte baino gehiagoz erbestean egon ondoren. Urte horietan Erresuma Batua eta Arabiar Emirrerri Batuen artean bizi izan da Bhutto, eta hain zuzen, Dubain hartu du gaur goizean Pakistanera eraman duen hegazkina. 200.000 lagun inguruk harrera beroa egin diote Karachiko kaleetan.
Pervez Musharraf egungo erregimen militarreko presidentearekin hitzarmena eginda itzuli da Bhutto Pakistanera: lehen ministro kargura itzultzeko hautagai izatea proposatu dio Musharrafek.
Dubaitik abiatu aurretik adireazpenak egin ditu komunikabideen aurrean, eta Pakistanera itzultzean bere kontrako neurririk ez izatea espero duela agertu du. Nolanahi ere, arriskua hartzeko prest dagoela azpimarratu, eta "garrantzitsuena demokrazia itzularaztea" dela nabarmendu du.
Ustelkeria delituak egotzi zizkiotelako alde egin behar izan zuen Bhuttok Pakistandik. Musharrafek amnistia agindu dio.
Mundua
Bhutto Pakistanera itzuli da, 8 urte erbestean egin ondoren
Milaka lagunek harrera beroa egin diote Karachin. Pervez Musharraf presidentearekin hitzarmena egin da bueltatu da sorterrira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu