Mundua

Bi arrantzale hil dira Bretainian, ontzia hondoratu eta itota

Beste lau desagertuta daude.

2008ko urtarrilaren 7a
18:21
Entzun
Arrantzontzi bat hondoratu da Bretainiako itsasertzean eta, ezbeharraren ondorioz, bi marinel hil dira itota eta beste lau desagertuta daude. Beste bat bizirik atera dute uretatik salbamendu taldeek, eta hipotermiak eta xokak jota eraman dute erietxera.

Petit Julie arrantzontzia Sant-Briegeko kaian zegoen matrikulatuta, eta 24 metro luze zen. Zazpi marinel zihoazen barruan, bart goizaldeko hiruak aldera larrialdi zerbitzuei hondoratzen ari zirela ohartarazi dietenean.

Frantziako armadako ontzi bat, helikoptero bat, lau hegazkin eta Erresuma Batuko larrialdli zerbitzuetako hegazkin bat ari dira salbamendu lanetan parte hartzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.