Bi bahitu «errugabe» hil ziren urtarrilean AEBek Al-Qaedari eginiko eraso batean

WASHINGTON. AEBek Afganistan eta Pakistanen arteko mugaldean Al-Qaedaren kontra egindako operazio batean bi zibil «errugabe» hil ziren iragan urtarrilean, Etxe Zuriak jakinarazi duenez. Warren Weinstein estatubatuarra eta Giovanni Lo Porto italiarra Al-Qaedak bahituta zeuzkan, eta AEBen erasoan biak hil ziren. Barack Obama AEBetako presidenteak «tragedia» deitoratu du eta bere gain hartu du operazio horren «erantzukizuna». Gertakariaren berri eman badute, bi biktimen senideek «egia jakitea merezi dutelako» izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu