Ezbeharra

Bi lagun hil dira eta 22 zaurituta daude Katalunian izandako gas leherketa baten ondorioz

Gas leherketa izan da gaur goizean Santa Coloma de Gramaneten (Bartzelona, Katalunia).Ondorioz, larrialdi zerbitzuek emandako datuen arabera bi lagun hil dira eta 22 zaurituta daude. Gas jarioa konpontzen ari zen teknikoa eta leherketaren unean ondotik pasatzen ari zen neska gazte bat izan dira hildakoak.

2006ko urtarrilaren 12a
12:46
Entzun
Antza denez, leherketa gertatu den unean, bazen suhiltzaile talde bat bertan baita gas jario konpontzen ari zen konpainiako tekniko talde bat. Larrialdi zerbitzuek azaldu dutenez, leherketaren berri izan dutenean berehala bidali dituzte ezbeharraren lekura bost anbulantzia.

Zaurituen artean bederatzi oso larri daudela azaldu dute larrialdi zerbitzuetako arduradunek; erredurengatik, jasotako kolpeengatik eta kea arnasteagatik eraman dituzte erietxera. Ezbeharra gertatu den lekuan bertan emakume bat artatu dute sendagileek krisi-nerbiosoa izan duelako. Era berean, psikologo talde bat ezarri dute bertan larrialdietako arduradunek bizilagun eta senideei gertatutakoaren berri jakiten duten heinean laguntza eskaintzeko.

Gas pilaketa batek eragindako leherketa izan zitekeelako ustea dute. Hori da behintzat Kataluniako Generalitateko Barne departamentuak esku artean duen hipotesia gertatutako azaldu ahal izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.