Taldeen arteko indarkeria lehertu da Libanon berriro, Fuad Siniora lehen ministroak Hezbolak gidatzen duen oposizioarekin batasun gobernua eratu asmo duenean.Tripolin bi lagun hil dira gutxienez, biak zibilak, eta 40 zauritu dira goizaldean piztutako indarkeria oldean. Libanoko hiri garrantzitsuenetatik bigarrenean, bi astez bakarrik iraun du Mendebaldeko ildoko Gobernuak oposizioarekin hitzartu zuen su-etenak. Bab Tibbane gehiengo sunitako auzoaren eta Jabal Mohsen auzo alauitaren-Hezbolaren aldeko sekta xiitaren bizilekua-artean jazo ziren atzo borrokak.
Hedabideen arabera, auzune alauitatik gehiengo sunita duen Bab Tibbane auzora goizaldean jaurtikitako kohete batek piztu zuen borroken sugarra. Arma laburrak eta koheteak erabili zituzten bi aldekoek. Hainbat etxebizitzetan suteak eragin zituzten, eta herritarrak indarkeriatik ihesi hasi ziren. Auzune horietan bederatzi hildako eta 44 zauritu izan ziren joan den hilean. Ekainaren 23an hitzartutako su-etenaren harira armadaren eta Poliziaren zaintza handia izan arren, tentsio giroa agerikoa zen, eta etxeak erre zituzten lehenago ere. Gehiengo xiita dago Tripolin.
Bi lagun hil dira gutxienez eta 40 zauritu Libanon piztu diren borroketan
Soilik bi astez iraun du Tripolin Mendebaldeko joerako Gobernuak eta Hezbolako oposizioak hitzartutako su-etenak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu