Iragan ostiralean goizaldean hasi zuen Israelgo Armadak Rafaren kontrako operazioa, eta duela hiru urte bigarren Intifada hasi zenetik, Tel Avivek palestinarren aurka egindako erasoarik handiena izan da.
Soldadu asko erretiratu dira jada Rafatik, baina oraindik ere operazioak aurrera segitzen du. Israelgo iturri militarrek jakinarazi dutenez, "palestinarrek Egiptotik Gazara armak sartzeko erabiltzen dituzten tunel guztiak suntsitu arte" segituko dute inguru hartan.
Eraso hasi zenetik, zortzi palestinar hil dituzte soldadu israeldarrek —haietatik bi adin txikikoak—, eta, era berean, 60 bat zauritu dituzte. 120.000 bat palestinar bizi dira Rafan.
Ekialde Hurbila