Bi musika talde zentsuratu dituzte Valentzian

2018ko maiatzaren 22a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Ebri Knight eta Herba Negra musika taldeak kontzertua ematekoak ziren, joan den larunbatean, Valentziako Veles e Vents gunean. Baina antolatzaileak, Amstel Arts-Heineken enpresak, bertan behera utzi zuen jaialdia, 48 ordu lehenago. Taldeek ohar batean salatu dutenez, Avants Valencians alderdi ultra kataluniarren kontrakoak gutun bat helarazi zien antolatzaileei, eta, horregatik, «arrazoi politikoengatik eta ideologikoengatik», zentsuratu dituzte. Enpresa antolatzaileak gezurtatu egin du. Ebri Knight Kataluniakoa da, eta katalanez bezala espainolez kantatzen dute. Hebra Negraren hitzek salaketa soziala dute oinarrian.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA