palestina

Bi palestinar langile zendu dira Gazan tunel bat erori ondoren

Gaza eta Egipto lotzen dituen tuneletan lanean ari zirela hil dira. Joan den astean beste lau hil ziren tuneletan itota. Orduan Hamasek Egiptoko agintariei akusatu zien pozoidun gasa jaurtitzea; Egiptok ukatu egin du.

2010eko maiatzaren 5a
13:00
Entzun
Hamasek Gazaren kontrola hartu zutenetik -2007tik-, Israelek areagotu egin du lurralde hartan ezarritako kontrola, eta Gaza Egiptorekin lotzen duten tuneletan mugimendua handitu egin da, 1,5 milioi laguni elikagaiez eta oinarrizko beste hainbat gaiez hornitu ahal izateko. Tunelotan lanean ari zirela bi palestinar hil dira gaur: Abu Lejia eta Amed Saquer.

Joan den astean beste lau lagun zendu ziren beharrean ari zirela, eta Hamasen gobernuak Egiptoko agintariak egin zituen erantzule, gas pozoiduna bota zutela esanez. Joan den igandean azaldutakoaren arabera, gertaerok ikertzen hasi dira palestinarrak, eta El Cairori eskatu diote gauza bera egin dezan.Egiptok ukatu egin du akusazioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.