Dahu Uld Kablia Aljeriako Barne ministroak jakinarazi duenez, bi pertsona hil eta 400 zauritu dira azken orduetan Aljerian, janariaren garestitzeagatik sortu diren istiluean. Horietako bat Poliziakhil du, tiroka, Msila probintzian. Bestea, berriz, "bere zaurien ondorioz" hil dela esan du ministroak.
Tiroz hildakoak 18 urte zituen. Azzedine Lebza zuen izena, eta protesta egiten ari zela egin diote tiro. El Khabar egunkariak argitaratu duenez, gobernuaren egoitzan sartu nahi zuen beste batzuekin batera, eta horregatik egin diote tiro.
Istiluak asteartean hasi ziren, eta dagoeneko hainbat eskualdetara hedatu dira. Imamek lasaitzera deitu dute, baina ez horrek eta ez Poliziaren operazioak ez ditu protesta egileak baretu, batez ere gazteak. Gazteria eta Kirol ministro Hatxemi Djiar-ek esan du manipulatu egin dituztela.
Aljeria ez da janaria garestitu izanagatik protestak eragin dituen herrialde bakarra, Tunisian ere ari baitira pizten.
MUNDUA
Bi pertsona hil eta 400 zauritu dira Aljerian, oinarrizko janaria garestitu izanak piztutako istiluetan
Asteartean hasi ziren protestak, eta hainbat eskualdetara hedatu dira. Imamek lasaitzeko eskatu dute, eta gobernuak segurtasun neurriak ugaritu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu