Mundua

Bigarren itzulian erabakiko dute Ekialdeko Timorko presidentetza

Fretilineko Guterres eta Ramos Horta Bakearen Nobel sariduna neurtuko dira buruz buru

2007ko apirilaren 11
15:34
Entzun
Zortzi hautagai lehiatu dira Ekaildeko Timorko presidentetzarako hauteskundeetan, independentzia lortu zutenetik egin diren bigarrenetan. Hasieratik bi ziren, ordea, kargura iristeko aukera zutenak, eta lehen itzuliko emaitzek hala baieztatu dute: Francisco Guterres Legebiltzarrean gehiengoa duen Fretilin alderdiaren hautagaia eta Jose Ramos Horta Bakearen Nobel sariduna igaro dira bigarren itzulira. Botoen %28,79 jaso du Guterresek eta %21,62 Ramos Hortak. Maiatzaren 8an egingo dituzte bigarren itzuliko bozak.

Guterres Fretilin Ekitaldeko Timor Independentearen Aldeko Fronte Iraultzaileko presidentea da; Ramos Horta, berriz, Bakearen Nobel sariduna izateaz gain, egungo lehen ministroa da.

Xanana Gusmao presidentea, berriz, ez da aurkeztu hauteskunde hauetara. Maiatzean edo ekainean egingo dituzte Legebiltzarrerako hauteskundeetan, ordea, parte hartzeko asmoa dauka, alderdi berri batekin, gobernuburu izatera iristeko asmoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.