Biktimen Legea onartu du Kolonbiako Parlamentuak
BOGOTA. Kolonbiako Parlamentuak Biktimen Lege «historikoa» onartu du. Horri esker, azken 50 urteotako barne gatazka armatuak eragin dituen lau milioi biktimek kalte-ordainak jaso ahal izango dituzte. Horrez gain, FARC Indar Armatu Iraultzaile Kolonbiarrari eta ELN Nazioa Askatzeko Armadari ez die beligerantzia estatusik onartzen. Legez kanpoko talde armatuek, nekazariei lapurtutako lurrak itzuliko beharko dizkiete, gainera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu