Hauteskundeak hasi baino lehenago eta datorren asteartean 2000ko emaitzak errepikatuta, Bushek 7 hautatzaile gehiago lortuko lituzke presidentziarako lehian.
Abantaila hori estatuetan gertatu den bilkaera demografikoaren ondorioz eskuratu dute errepublikanoek. Ez dira asko, 7 besterik ez 538 hautatzaile dauzkan Hautatzaileen Batzarrean, baina bi hautagai nagusiek hartuko lukete gustura 7 hautatzaile horien abantaila, kontaketa bera hasi baino lehenago. Inoiz ezin da jakin zenbateko aldearekin irabaziko duen garaileak. Herritarrak galdu dituzten estatuek hautatzaileak galtzen dituzte Hautatzaileen Batzarrean, herritarrak irabazi dituzten estatuen mesedetan.Azken aldi honetan, ia beti demokraten alde bozkatu du New York estatuak; hala, 33 hautatzaile zegozkion 2000n eta 31 edukiko ditu 2004 eta 2008an. Izan ere zortzi urtetik behin egokitzen dute errolda eta lau urte barruko hauteskundeetarako ere balioko du aurten indarrean jarritakoak.2000ko hauteskundeetan errepublikanoen alde bozkatu zuten estatuetatik zazpitan hautatzaileak irabazi dituzte errepublikanoek, 12 denetara, eta lau estatutan galdu egin dituzte, 5 denetara. Irabazitakoen eta galdutakoen arteko aldeak adierazten du azken emaitza: 7 hautatzaile irabazi dituzte denetara. Demokratek, aitzitik, beraienak jo ditzakegun estatuen artean bakar batean irabazi dituzte konpromisarioak, bakarra eta Kalifornian. Eta galdu, berriz, 6 estatutan galdu dituzte konpromisarioak, 8 denetara. Bien arteko aldea: 7 hautatzaileren galera. Baina errepublikanoek irabazi dituzten zazpi hautatzaile horiek lehenagotik ere haienak ziren estatuetan irabazi dituzte edo dudazkoetan diren estatuetan ere irabazi dituzte?Aldaketa demografikoa eduki duten estatuetatik irabazle garbia ikusten ez den lau estatutan irabazi dituzte hautatzaileak errepublikanoek (Arizonan 2, Coloradon 1, Floridan 2, eta Nevadan 1) eta segurutzat dauzkaten hiru estatutan (Ipar Carolinan 1, Georgian 2 eta Texasen 2). Galdu, berriz, seguruen artean hirutan galdu dituzte (Indianan 1, Mississippin 1 eta Oklahoman 1) eta dudazkoetan bakar batean (Ohion, 1).Ez dira hauteskundeak irabazteko kopuru esanguratsuak, baina garbi dago errepublikanoei mesede egiten diela errolda berriak. Errepublikanoentzat ez bezala jokatuko du botoemaileen zerrendak demokratentzat. Erabat kalterako. Bush presidentea 7 hautatzaileren aldearekin abiatuko da asteartean, beti ere 2000ko emaitzak errepikatuko diren hipotesiarekin. Kerryk ahalegin berezia egin beharko du asteartea bitartean aldeari buelta emateko. Hauteskundeak estatu handietan irabazi ohi dira, baina aurtengoan bezain lehiatuak diren hauteskundeetan hiru edo lau hautatzaile eskas dauzkaten estatuek txikiek ere (Delaware, Idaho, Montana, Hawaii, Alaska, Ipar Dakota...) pisu handia izan dezakete azken batuketa Bushen alde edo Kerryren alde jartzeko orduan. Besterik ez zuten behar astearteko hauteskundeek: irabazlea bilakaera demografikoak erabakitzea.
Bilakaera demografikoak Bushen alde jokatuko du
Errepublikanoak nagusi diren estatuetan handitu egin da hautatzaileen kopurua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu