Bilduren «mehatxuei» eta «harrokeriei» erantzuteko exijitu dio Raxoik Zapaterori
Bildu koalizioak udal eta foru hauteskundeetan lortutako emaitzak ez ziren oharkabean pasatu Espainiako Kongresuan. Jose Luis Rodriguez Zapatero presidenteak ez zuen Bildu zuzenean aipatu, baina koalizioari presio egiteko prest dagoela adierazi zuen, eta «udaletxe guztietan legea betearazi» eginen dutela erran zuen. «Terrorismoaren aurkako borrokan» gobernuaren oinarrietako bat «indarkeria baztertzen ez duten erakundeek instituzioetan parte hartzeko iruzurra saihesteko» lege erreforma izan dela esan zuen. Mariano Raxoi PPko buruak, berriz, Bilduren «harrokeriei, mehatxuei eta lege-hausteei» erantzuteko exijitu zion Zapaterori. Raxoik berretsi zuen ez daudela ados Auzitegi Konstituzionalak koalizioa onartzeko erabakiarekin, erakundeetan egoteko «ETAren beste tranpa bat» den «uste osoa» baitute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu